
Nor gara
Fisioterapia baino gehiago, mugimendua berreskuratzeko bidea.
Osasun integratiboa eta arreta pertsonalizatua zure osasuna eta zure gorputzaren zein bizitzaren kontrola berreskuratzeko.
MugiTU Fisioterapian, gendeari laguntza ematen diegu beren lesioen eta gainerako gaitzen errehabilitazio-prozesuan, fisioterapia, ariketa terapeutikoa, nutrizioa eta ongizate psikoemozionala batzen dituen ikuspegi integratibo baten bidez.
GURE TALDEA
MugiTU Fisioterapia-n tituludun profesional talde bat dugu, etengabeko prestakuntzan diharduena. Osasuna, mugimendua eta ongizate integrala dira gure grina. Egunez egun ahalegintzen gara arreta aditua, pertsonalizatua eta kalitate handienekoa eskaintzearren, konfiantzazko ingurune bat sortuz zure prozesuan laguntzeko, horrela, zure helburuak lortzen lagunduz.
ABORDATZE INTEGRAL ETA PERTSONALIZATUA
MugiTU-n sintomaren zergatia bilatzen dugu eta tratamendua eta errehabilitazio-prozesua jatorriaren ebazpenaren inguruan antolatzen dugu, sintoma bera bakarrik landu gabe.
Eta erabateko ongizatea lortzeko, alde fisikoa zein emozionala zaintzea funtsezkoa da guretzat, gure lana ondorengo oinarrien inguruan bideratuz:
Osasun fisikoa: fisioterapia, osteopatia eta egokitutako ariketa terapeutikoa.
Elikadura kontzientea: zure errehabilitazio-prozesua optimizatzeko aholkularitza.
Ongizate pikoemozionala: emozioen eta lasaitasunaren kudeaketa Tai Chi eta Chi Kung bezalako tekniken bidez.
Ongi sentitzeko behar duzun guztia, toki berean.
