
Zerbitzuak
MugiTU: Fisioterapia baino gehiago, zure mugimendu librea berreskuratzeko bidea.
Ongi sentitzeko behar duzun guztia, toki berean.

FISIOESTETIKA ZERBITZUA
MugiTU-n aurpegi eta gorputz tratamendu-eskaintza zabala dugu zuretzat, osasun integratiboaren ikuspegia eta INDIBA ACTIV 902 RF 448 KHz aparailua erabiliz.
• Gorputz-tratamenduak: zelulitisaren aurka, azal-ahuleziaren aurka, estresaren aurka, higikorra, hanturaren aurkakoa, sendotze-tratamendua, tratamendu suspergarria eta drainatze-tratamendua.
• Aurpegi-tratamenduak: lifting efektua, zimurrak eta adierazpen-lerroak murriztea, begi-poltsak eta begizuloak murriztea, lepo eta bularralde sendotzea, hidratatzailea eta azal-elastikotasuna hobetzea.
*Saioaren iraupena tratatzeko eremuaren arabera erabakiko da (lehenengo saioan, terapeutaren balorazioaren ondoren).

FISIOTERAPIA ETA OSTEOPATIA ZERBITZUA
Osasuna eta gaixotasuna ikuspegi integral batetik ulertuz, MugiTU-n sintomaren jatorria bilatzen dugu eta tratamendua ikuspegi integratibo batekin lantzen dugu hainbat gaitz tratatzeko:
• Lokomozio-aparatuaren disfuntzioak: artikulazio-, gihar- eta faszia-lesioak, gorputz-jarreraren alterazioak…
• Errai-disfuntzioak.
• Estresa, antsietatea, loaren alterazioak, min kronikoa…
Eta gure helburuak lortu eta aldi berean gure pazienteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzearren, pazienteekin hezkuntza eta ahalduntzea, eskuzko terapia, ziztada lehorra, fibrolisi perkutaneoa (gantxoak), INDIBA ACTIV 902 RF 448 KHz irratifrekuentzia aparailua eta ariketa terapeutikoa erabiltzen ditugu gure saioetan.

DIETETIKA ETA NUTRIZIO ZERBITZUA
Gure dietetika eta nutrizio zerbitzuak elikadura-plan guztiz pertsonalizatuak eskaintzen dizkizu, helburu desberdinak lortu eta zure osasuna hobetzearren, beti ere janariarekin harreman ona sustatu nahian. MugiTU-n elikadura-plan egokia eramaten ikasiko duzu dieta murriztailerik gabe, zure helburuak modu jasangarrian lortu eta zure bizi-kalitatea hobetzeko.

KIROMASAJE ZERBITZUA
MugiTU-ko kiromasaje eta erreflexologia zerbitzuak teknika deskontrakturatzaile sakonekin egindako masajeak, lehiaketa aurre/ondoko gihar-lana, masaje lasaiak eta tailandiar erreflexologia eskeintzen ditu. Gihar-gainkarga askatzeko, zirkulazioa aktibatzeko, errendimendua hobetzeko eta gihar-atsedenari laguntzeko aukera sorta zabala.

ARETO AKTIBOA
MugiTU-n osasuna prozesu integral gisa ulertzen dugu, non gorputza eta adimena elkarrekin aurrera doazen. Ez dugu mugimendurik gabeko ingurune osasungarririk aurreikusten. EZ DAGO PERTSONA SEDENTARIO OSASUNTSURIK. Eta horregatik sortu genuen gure ARETO AKTIBOA, non gure izarrak Tai Chi-a eta Entrenamendu Funtzionala izango diren.
Gure Areto Aktiboan saio bakoitza zure gorputzarekin topaketa positiboa izatea bilatzen dugu, ingurune abegitsu eta lasai batean non tonifikatu, zure eguneroko mugimenduetarako erraztasuna berreskuratu eta zureganako segurtasuna osoa eraiki.
Zer lortuko duzu? Klase bakoitzetik energia berritua eta mugimendu kontzientearen benetako saio bat biziko duzu, beti zure erritmora. Eta ahaztu gabe, bi jarduerak zure benetako beharretara egokitzen dituen profesional kualifikatu baten gainbegiradapean ematen direla.
• Tai Chi MugiTU-n
Gure Tai Chi proposamena edonorentzat, leuna eta guztiz eskuragarria den diziplina bat da, prebentziorako, errehabilitazio funtzionalerako eta eguneroko ongizatea lortzeko ingurune aproposa eskaintzen duena. Koordinazioa, arnasketa kontzientea eta gorputz-jarreraren kontrola elkartuz, arintasun handiagoz mugitzen ikasiko duzu.
Saioetan banakako zein bikotekako lana egiten dugu, mugimendu-sekuentzia eta “formak” erabiliz, mugimendu bakoitzaren borroka-aplikazioak landuz, bere zentzua ulertu dezazun eta bere onurak zure egunerokotasunean sentitu ditzazun. Oreka irabazteko, artikulazio-mugikortasuna hobetzeko, eguneroko eragozpenak prebenitzeko eta estresa kudeatzeko pentsatutako praktika bat, zure bizi-energiarekin berriro konektatzeko espazio bat aurkituz.
• Reactiva:
Entrenamendu funtzionala MugiTU-n. Indartsu, arin eta energiaz beteta sentitzeko behar duzun presiorik gabeko bultzada.
Jarduera hau bereziki zuretzat pentsatuta dago denbora luzez ariketarik egin gabe badaramazu, bizitza sedentarioak osasuna kentzen dizula sentitzen baduzu edo inoiz entrenatu ez bazara, eta lehen urratsa eman nahi baduzu nekatu edo motibazioa kentzen duten agujeten beldur izan gabe.
MugiTUn entrenamendu funtzional progresiboa eta zure behar pertsonaletara egokitua egiten dugu. Zure gorputz-pisuarekin lan egiten dugu kalistenia leun baten bidez eta material arinen laguntzaz, hala nola erresistentzia baxuko gomak, aulkiak edo pilotak mugimendu bakoitza errazteko.

INDIBA
MugiTU-n INDIBA teknologiarekin lan egiten dugu sendatze prozesuaren eraginkortasuna handitu, errekuperazio denbora murriztu eta gure pazienteen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzen dituzten tratamendu aurreratuak eskaintzeko. INDIBA teknologia ikerketa kliniko anitzek babestuta dago eta nazioartean erabiltzen da errehabilitazioan, kirol medikuntzan eta fisioterapia aurreratuan.
MugiTU-n INDIBA ACTIV 902 RF 448 KHz irratifrekuentzia aurreratuko teknologia-medikoa dugu, ehunen birsorkuntza naturala sustatzen duena bioestimulazio zelularra eta mikrozirkulazioaren hobekuntzaren bidez.
• Onura nagusiak
Muskulu-eskeletiko eta artikulazio-minaren arindua lehen saioetatik.
Hanturaren kontrola eta murrizketa: linfa-drenatzearen hobekuntza, edemen xurgatzea mesedetzen du eta hantura kroniko zein lesio-ostekoen suspertzea azkartzen du.
Ehunen berreskuratze eta birsorkuntzari azkartzea: gihar, tendoi eta ehun bigunen birsorkuntza zelularra aktibatzen du, baita fase akutu edo kirurgia-ostekoetan ere.
Mugikortasuna eta funtzioa hobetzea: odol-fluxua, oxigenazioa eta ehunen nutrizioa hobetzen ditu, artikulazio-mugikortasuna eta gihar-errendimendua hobetuz.
Beste teknika terapeutiko batzuekin bateratua: ariketa terapeutikoa, entrenamenduak, Pilates tekniko edo fisioterapiako tratamenduetan barneratu daiteke, besteak beste, emaitzak indartzeko albo-ondorioak eragin gabe.
• Indikazio arruntenak
Lesio muskulu-eskeletikoak (kontraktura, tendinopatia, distentsioak), gerrialde, lepo eta artikulazio-min kronikoa, kirurgia-ostekoak eta errehabilitazio-prozesuak, edemak, hematomak mingarriak, errendimendu eta muskulu-suspertzearen hobekuntza.
